Egun on argazkilaritza zaleak!

2021a amaitzen ari da eta Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioak antolatutako Euskadiko Lehen Argazkilaritza Ligaren emaitzak ditugu. Urte hasieratik lehen postuetan ibili ostean eta azken txanpan lehen eta bigarren postuen arteko nor gehiagoka ederra izan dugula, Argizpi argazkilaritza elkarteak lehen postua eskuratu du puntu bateko tarteagatik, Ligako euskal elkarterik onena izendatuz berriro ere.

Baina poza ez da hor amaitzen. Horrez gain, argizpik hiru bazkide jarri ditu lehen 10 partaideen artean. Agustin Gurrutxagak lortu du lehen postua eta Oscar Mansok hirugarren postua eskuratu du berriro ere. Oraingoan, 6. postuan sailkatu da Javier Quirós.

Aurten, argizpiko 13 bazkidek parte hartu dute ligan.

Eskerrak eta zorionak elkarteko kideei lorpen handi honengatik. Argazki gehiago egitea besterik ez da geratzen, nire lagunen konpainia onaz gozatuz eta datorren urteko liga prestatuz…

Eskerrik asko!

Ligako informazioa
https://liga.federacionfotovasca.org/liga.php?id=2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.