
Beasainen dagoen Igartza Burdinolaren erakusketa-aretoan Argizpi argazkilaritza elkarteak bere erakusketa kolektiborako hautatutako argazkiak erakutsiko dira.
Erakusketa urriaren 23an, ostirala, 19:00etan irekiko da eta azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan, baita jai-egunetan ere, goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara irekita egongo da.