Kamara digital bat daukazu eta ez dakizu nola erabili?
Argazkigintzaren mundu zoragarrian zure lehen urratsak hartu nahi dituzu eta ez dakizu nola hasi?
Hau da zure aukera… Urriaren 2tik 30ra arte Beasaingo Argizpi elkarteak ematen duen argazkilaritza hastapeneko ikastaroa egingo da.
Ikastaroaren prezioa 50€-koa da eta Urbieta eraikineko balioanitzeko aretoan izango da astearte eta ostegunetan, 18:30tik 20:30ra. Ikasitako praktikan jartzeko argaki irteera bat izango da ikaskide eta Argizpiko partaideekin.
Izen ematea Beasaingo Udaleko Kultura Sailean egin daiteke. Ordainketa egiteko kontu zenbakia honako hau da:
-
- Argizpi Argazkizale Elkartea
- Besaingo Udala
- kultura@beasain.eus Telefono zenbakia: 943 028065
ES18 0075 4624 5306 0024 4503
Ikastaroa Imanol Zubiaurrek, Argizpiko elkartekideak, emango dueta aurten berrikuntza moduan, euskaraz izango da kurtsoa.
Ikastaroaren prezioaren barruan sartzen da urte bukaera arte Argizpi-ko kide izatea.
Argazki asko atera eta argazkigintzaz gozatzen jarraitu!