GABRIELA CENDOYA

Gabriela Cendoya-Bergareche, 1958ko azaroaren 28an Donostian jaio zen eta guraso donostiarrak izan arren, Bordeleko (Frantzia) eskualdean hogeitamar urtez baino gehiago bizi izan da. Bertan, Bordeleko Unibertsitatean, egin zituen Ingeles Filologia eta Artearen Historian ikasketak.

Han hasi zuen bere bildumarako zaletasuna, lehenbizi pintura eta ondoren argazkigintza. Pixkanaka pixkanaka argazkigintzari buruzko liburuak bere interes nagusi bihurtzen dira eta gaur egun, argazki liburu bilduma zabalenetako dauka Europa mailan.

2004n Hondarribira mugitzen da eta Donostiako Photobook Club-eko sortzaileetako bat bihurtzen da. 2015Tik aurerra, bere blogean (Fotolibros y algo más), bere bilduman gehitzen dituen argazki liburuen berri idazten du.

Hainbat hitzalditan parte hartu du, hala nola, La Fábrica (Madril, Espainia), Bilboko CFCn, Artphoton edota Revela-T Bartzelonako jaialdian. Epaimahaikide izan da Gasteizko Viphoton eta 2017ko PhotoEspañan, argazki-liburu hoberenaren sarian.

2017. urtean, San Telmo museoarekin bere bilduma zabala (2000 liburuz baino gehiagoz osatutakoa) bertan uzteko hitzarmena sinatzen du eta harez geroztik, Museoko liburutegian kontsultatu daiztezke katalogatzen ari diren bitartean. Tarteka, argazki liburuen inguruko ekintza eta tailerrak organizatzen ditu San Telmotik.

VLADI GARCIA

1975. urtean Madrilen (Espainia) jaioa, baina duela 15 urtez geroztik Hondarribian du bizitokia. Bertako inguru ederrak eta bere seme-alaben jaiotzak argazkiak ateratzera animatu zuten, eta duela sei urte argazkigintza ikasteari ekin zion bere kabuz, liburu eta tutorialak irakurriz, argazkigintzaren historiatik hasiz, konposizioa eta edizioari buruzkoetaraino.

Arte eder honi buruz ikasteari urte asko eskeini ondoren, atseginak soilik izan dituela adierazten du. Alde pribatuko hainbat lanez gain, hainbat sari lortu bai nazioa mailan (FIAP pin urdina Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoan, SFG), baita nazioartean ere, urrezko domina Treierenberg Super Circuit ospetsuan, FIAP eta CEF dominak.

Bestalde, editore lanak ditu paisaia argazkilaritzari loturiko LUCROIT aldizkarian eta Hondarribi eta inguruko argazki arteari Hondarribi-ARTen.

JORGE MURGIONDO

Bergaran 1973n jaiotako argazkilari autodidakta.

1996. urte inguruan hasi zen bere argazkilaritzako zaletasuna, argazkilaritza analogikoan zehazki, etxean aurkituriko Tino Sorianoren liburu bat topatu ondoren.

Hurrengo urtean Bergarako Pol-Pol Argazki Taldeari lotu zitzaion, bertako lagunekin jakintzak eta teknifikazioa garatuz.

Argazkigintza digitalaren iristeak, oztopo izan partez, sormenaren eta estilo propioaren bilaketan bultzada izan zen.

Berezko jakinmin eta geldirik ezin  egote horrek, argazkigintza barneko hainbat arlo lantzera eraman du, hala nola, paisaia, natura, makro-argazkigintza, kirol-argazkigintza, bidaietakoa, … Denbora aurrera joan ahala, tendentzia eta argazkigintzaren ikuspegi berrietan formatzen jarraitu du, mota askotariko kurtso, master-class, tailer, kongresu, erakusketa, … parte hartuz.

Jasotako sarien artean, azpimarratu beharreko 2015ko Beasaingo Hiria, Kirolgi IX. Argazki sariko eta Club Marco Poloko lehen sariak daude, baita Aqueducte 2010 biurtekoan jasotako brontzezko domina, baita Turkiako Mersin International Contest 2012ko bilduma onenaren brontzezko saria ere.

Azken bost urte hauetan Zumaiako Distira argazki elkarteko presidentea izan da, Gipuzkoa kostako argazki-artea duintzen eta bultzatzen, zortedun batzuk afizio hau pasio bihurzten dutelarik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.