Asteburu honetatik aurrera Beasaingo Igartzako Burdinola  erakusketa aretoan Argizpi argazki elkarteak bere erakusketa kolektiborako aukeratutako argazkiak daude ikusgai.

Aurtengo erakusketa Argizpi Argazkizale Elkarteko hamabost kideren 30 irudik osatzen du: Manu Barreiro, Felipe Dávila, Oskar Gaskon, Luis Martínez Aniesa, Mila Mendía, María Ona, Javier Ortiz, Javier Quirós, José Luis Pérez Herrero, Jesus Mari Rodríguez, Tomas Sarasola, Marian Segovia, Yokin Suarez, Veronica Unuzungo eta Imanol Zubiaurre.  Egile bakoitzak gai libreko bi argazki aurkezten ditu.

Erakusketak urriaren 24an, ostiralean, irekiko ditu ateak eta azaroaren 9era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta igandeetan, eta jaiegunetan, goizez ere bisitatu daiteke, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.