2020ko edizio honetan, iazko parte-hartzea hobetu da berriro, eta, guztira, 242k aurkeztutako 947 argazki jaso dira (2019an 205), estatuko eta atzerriko hainbat lekutako egileek aurkeztutakoak, lehiaketaren estatistiketan ikus daitekeen bezala.

Epaia argizpik Beasainen dituen instalazioetan egin zen, urriaren 17an, eta emaitza hauek izan zituen:

  • Lehen Saria: Francisco Javier Coca Espejos Infinitos
  • Bigarren Saria: Antonio Aragon Renuncio I wanna be Messi
  • Hirugarren Saria: Marian Plaino Ballerina
  • Igartza Saria eta MH CEF: Iñaki Bolumburu Curves to Vestrahorn
  • Herriko Saria eta MH CEF: Oskar Gaskón Marañón Historias de la estación
  • CEF Ohorezko Aipamena: Urbano Suarez Dialogos con Stephen King
  • CEF Ohorezko Aipamena: Jesus A. Mesa Juegos de niños y no tan niños
  • CEF Ohorezko Aipamena: Iñigo Alzugarai Caminando entre nubes
  • CEF Ohorezko Aipamena: Carlos Correcher 42 Dias

Argizaiola lehiaketarako sailkatu diren argazkilariak hauek dira:

  • Oskar Gaskón Marañón
  • Iñaki Bolumburu 
  • Iñigo Alzugarai

Urriaren 29an (osteguna), 18: 00etan, Beasaingo Igartza Jauregiko Erakusketa Aretoan egingo den erakusketaren inaugurazioan egingo da, eta azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai, 18: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan 11: 00etatik 14: 00etara eta 18: 00etatik 20: 00etara.

Lehiaketako argazkiekin batera, Argizpiko kideen argazkiak ere iznago ditugu.

www.igartza.eus

Kokapena

Agur bat eta bertan ikusiko gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.