“Igartza Saria 2024” Naturako argazkien Nazioarteko XXV. Lehiaketa

Argizpi Argazkizale Elkarteak “Igartza Saria” argazki Lehiaketa Nazionala antolatzen du, Argizaiola Trofeorako sailkagarria.   Argazki Lehiaketaren eta Argizaiola Sariaren oinarriak deskargatu ditzakezue esteka hauetan: Oinarriak. Argizaiola Parte har dezakezue (baita lehiaketaren oinarriak deskargatu ere) esteka honetan: http://argizpi.fotogenius.net eta inbformazio guztia, baita aurreko urteetako galeriak hemen: 2024 Igartza Saria Nagusia – Argizpi

LX “BEASAINGO HIRIA” ARGAZKI LEHIAKETA 2024

Urtero bezala,  Argizpi Argazkizale Elkarteak “Beasaingo Hiria” argazki Lehiaketa Nazionala antolatzen du, Argizaiola Trofeorako sailkagarria eta Espainiako Argazkilari Konfederazioaren (CEF) babesarekin. Beasaingo Hiria 2024 LX.   Argazki Lehiaketaren eta Argizaiola Sariaren oinarriak deskargatu ditzakezue esteka hauetan: Oinarriak (euskaraz 3. orrialdean) Argizaiola Parte har dezakezue (baita lehiaketaren oinarriak deskargatu ere) esteka honetan: http://argizpi.fotogenius.net

Euskal Herriko 4. Argazkilaritza Ligako emaitza

Azaroan amaitu zen Euskadiko Argazkilaritza Federazioak antolatutako 4. Euskal Argazkilaritza Liga. Aurten ere Argizpi Argazkizale Elkarteak elkarteen 1. postua lortu du. Banakako sailkapenean gure elkarteak bere kideetako 3 lehen 10en artean kokatzea lortu du. Manu Barreirok 3. postua lortu du, Agustín Gurrutxagak 4. eta Lourdes Losadak 7. postua, liga honetako lehen emakume argazkilaria izanik. Jarraian…

BEASAINGO 2023 ARGAZKI RALLYA (Emaitzak)

Azaroaren 4ean, Beasaingo XXXVIII. ODOLKI LEHIAKETA eta DASTAKETArekin batera, ARGIZPI elkarteak bere urteroko argazki rallya antolatu zuen. Bertan, 42 argazkilari zalek hartu zuten parte, hainbat herritatik etorriak. Antolatzaileek gai hauek aukeratu zituzten: Beasaingo odolkia Arte hiritarra Emozioak Kontrakoak Alderantzizko mundua Epaimahaiak sari hauek eman zituen: Lehen saria, 200 €eta garaikurra Carlos Mediavilla Arandigoyenentzat. Bigarren saria,…

2023 Argizpi erakusketa

  Asteburu honetatik aurrera Beasaingo Igartzako Burdinola  erakusketa aretoan Argizpi argazki elkarteak bere erakusketa kolektiborako aukeratutako argazkiak daude ikusgai. Aurtengo erakusketak Argizpi Argazkizale Elkarteko hamabost kideren 30 irudi erakutsiko ditu: Mila Mendía, Marian Segovia, Lourdes Losada, Manu Barreiro, José Agustín Gurrutxaga, Javier Quirós, Jesús Mari Rodríguez, Tomas Sarasola, Manuel Seguin, Imanol Zubiaurre, Felipe Dávila, Enrique…

2023 urteko hasi-berrientzako argazkilaritza ikastaroa

Kamara digital bat daukazu eta ez dakizu nola erabili? Argazkigintzaren mundu zoragarrian zure lehen urratsak hartu nahi dituzu eta ez dakizu nola hasi? Hau da zure aukera… Urriaren 2tik 30ra arte Beasaingo  Argizpi elkarteak ematen duen argazkilaritza hastapeneko ikastaroa egingo da. Ikastaroaren prezioa 50€-koa da eta Urbieta eraikineko balioanitzeko aretoan izango da astearte eta ostegunetan,…

Apocalipsis

Igartza Saria 2023 Emaitzak

Gure lehiaketaren edizio honetan, 2023an, EUskal Herriko eta 11 herrialdetako 69 egilek aurkeztutako 274 argazki jaso dira guztira. Epai publikoa Argizpik Beasainen duen egoitzan egin zen 2023ko maiatzaren 14an, eta honako argazki hauek sarituak izan ziren: Hau da lehiaketaren emaitzaren akta: Emaitza osoak https://argizpi.fotogenius.net/ orrian ikus daitezke. Lehiaketaren erakusketaren inaugurazioa eta sari banaketa ekitaldia ekainaren…

Under

BEASAINGO HIRIA 2023 EMAITZAK

Gure lehiaketaren edizio honetan, 2023an, Estatuko eta 7 herrialdetako 107 egilek aurkeztutako 421 argazki jaso dira guztira. Epai publikoa Argizpik Beasainen duen egoitzan egin zen 2023ko maiatzaren 13an, eta honako argazki hauek sarituak izan ziren: Hau da lehiaketaren emaitzaren akta: Emaitza osoak https://argizpi.fotogenius.net/ orrian ikus daitezke. Lehiaketaren erakusketaren inaugurazioa eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 5ean…

Beasaingo Hiria 2023 epaimahaikideak

Beasaingo Hiria 2023 argazki lehiaketaren 59. edizioak, gure elkarteak Beasaingo Udalarekin elkarlanean antolatutakoak, atsegin handiz izango du epaimahaikide izatea datorren maiatzaren 13an egingo den lehiaketa honen epaitzan, honako argazkilari hauekin: Joxe Inazio Kuesta   Argazkilari zaletua naiz, argazkilaritza dokumentalarekiko eta kalekoenganako grina duena. Enpresa ikasketak egin nituen, eta argazkigintza nire bizitza osoko denbora-pasa izan ez…