Azaroan amaitu zen Euskadiko Argazkilaritza Federazioak antolatutako 4. Euskal Argazkilaritza Liga. Aurten ere Argizpi Argazkizale Elkarteak elkarteen 1. postua lortu du.
Banakako sailkapenean gure elkarteak bere kideetako 3 lehen 10en artean kokatzea lortu du. Manu Barreirok 3. postua lortu du, Agustín Gurrutxagak 4. eta Lourdes Losadak 7. postua, liga honetako lehen emakume argazkilaria izanik.
Jarraian galeria bat aurkezten dizuegu liga honetan parte hartu duten 13 kideetako bakoitzaren argazki batekin.