Azaroaren 4ean, Beasaingo XXXVIII. ODOLKI LEHIAKETA eta DASTAKETArekin batera, ARGIZPI elkarteak bere urteroko argazki rallya antolatu zuen. Bertan, 42 argazkilari zalek hartu zuten parte, hainbat herritatik etorriak.
Antolatzaileek gai hauek aukeratu zituzten:
-
- Beasaingo odolkia
- Arte hiritarra
- Emozioak
- Kontrakoak
- Alderantzizko mundua
Epaimahaiak sari hauek eman zituen:
-
- Lehen saria, 200 €eta garaikurra Carlos Mediavilla Arandigoyenentzat.
- Bigarren saria, 150 €, Ruben Caceres Delgadontzat.
- Hirugarren saria, 100 €, Joxemi Romero Barcoentzat.
- Herriko saria, 100 €, Manu Barreirorentzat.
- Odolkiaren Kofradiaren sari berezia, Gorka Gomezentzat jardunaldiaren gaia hobekien jasotzen duen argazkiari.
Bilduma irabazleen proiekzioa eta sari-banaketa azaroaren 24an egin zen, 19: 00etan, Beasaingo Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.