Asteburu honetatik aurrera Beasaingo Igartzako Burdinola erakusketa aretoan Argizpi argazki elkarteak bere erakusketa kolektiborako aukeratutako argazkiak daude ikusgai.
Aurtengo erakusketak Argizpi Argazkizale Elkarteko hamabost kideren 30 irudi erakutsiko ditu: Mila Mendía, Marian Segovia, Lourdes Losada, Manu Barreiro, José Agustín Gurrutxaga, Javier Quirós, Jesús Mari Rodríguez, Tomas Sarasola, Manuel Seguin, Imanol Zubiaurre, Felipe Dávila, Enrique Ripa, Oskar Gascón, Jose Luis Perez Herrero eta Luis Martínez Aniesa. Egile bakoitzak gai libreko bi argazki aurkezten ditu.
Erakusketak urriaren 20an, ostiralean, irekiko ditu ateak eta azaroaren 5era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta igandeetan, eta jaiegunetan, goizez ere bisitatu daiteke, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.