Iraileko 13.a den ostiral honetan, arratsaldeko 18:00tan Igartzako jauregian Euskal Herriko Argazki-Elkarteen Federakuntzak antolatutako Argizaiola Sariko erakusketa irekiko da (EHATE).
Urte hau pozgarria izan da herriko argazkizale elkartearentzat sari aldetik, izan ere, saritutako hiru, Beasaingo Argizpi Argazkizale Elkarteko partiadeak baitira.
Sari nagusiaren irabazlea Oscar Manso izan zen “La búsqueda” lanarekin. 2016. urtean ere sari honen jabe bilakatu zen.
Aipamenak Luis Martinez Aniesarentzat, “La Concha 135” lanarekin, eta Manu Barreirorentzat, “Noe in Red 04” lanarekin, izan ziren.
https://argizaiola.federacionfotovasca.org/argizaiola-2018/
Erakusketa Igartzako Monumentu Multzoko Burdindegian egongo da irailak 13tik, ostirala, irailak 22ra, igandea, bitartean. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 bitartean eta asteburuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 bitartean.
Zuen bisitaren zain gaude!