Iraileko 18.a den ostiral honetan, arratsaldeko 18:00tan Igartzako jauregian Euskal Herriko Argazki-Elkarteen Federakuntzak antolatutako Argizaiola Sariko erakusketa irekiko da (EHATE).

Urte hau pozgarria izan da herriko argazkizale elkartearentzat sari aldetik, izan ere, saritutako bat, Beasaingo Argizpi Argazkizale Elkarteko partiadeak baita.

Aipamena izan du Oskar Gaskónek, “Comunidad de vecinos” lanarekin.

https://argizaiola.federacionfotovasca.org/argizaiola-2019/

Erakusketa Igartzako Monumentu Multzoko Burdindegian egongo da irailak 18tik, ostirala, irailak 27ra, igandea, bitartean. Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 bitartean eta asteburuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 bitartean.

Zuen bisitaren zain gaude!

Argizaiola saria 2019 – Aitor Arana
Argizaiola aipamena 2019 – Oskar Gaskón
Argizaiola aipamena 2019 – Andrés Induráin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude