MIREN ATXAGA ARNEDO

Iruñea, 1956
Arte Plastikoak konstante bat izan dira bere bizitzan. Diziplina artistiko desberdinak ikasi zituen (marrazketa artistikoa, pintura, zeramika) Iruñeko Arte Eskolan 70eko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran grabatua eta argazkigintza ikasi zituen KASKen (Ganteko Arte Ederren Erret Akademia, Flandria). Une horretatik aurrera, eta Euskal Herrira itzulita, argazkilaritza bihurtu zuen bere adierazpide nagusia. Analogikotik digitalerako trantsizioa bizi izan zuen. Etengabe eta gaur egun arte, argazkigintzako hainbat teknika eta kontzeptutan trebatzen jarraitzen du. 2018an berriro ekin zion pinturari eta argazkigintzarekin nahastu zuen.
 
Hainbat sari jaso ditu argazki lehiaketetan eta Tolosaldeko TargaZKI argazki elkarteko lehendakaria izan da 11 urtez, sortu zenetik 2018ra arte. 2017tik EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkarteko kide ere bada.
Erakusketa kolektibo askotan parte hartu du eta 2019an 3 bakarkako erakusketa egin zituen Iruñean. Gaur egun, “Sorginak!” Erakusketa kolektibo ibiltarian eta “emakumeak eta pandemia” erakusketa birtualean parte hartzen du EmPoderArte elkartearekin.
 

JAIONE GARCÍA

1977, Errenteria, Gipuzkoa.

Argazkilaritza zalea naiz, eta Estela de Castro, Jon Gorospe, Jon Cazenave, Awoiska Van del Molen, Nagore Legarreta eta Juanan Requena artistekin ikastaro eta mintegiak antolatu nituen, besteak beste.

Arkitekturako argazkigintzari begira hasten naiz, eta, batez ere, lerro garbiak eta abstrakzioa bilatzeak erakartzen nau, bolumenekin, argiekin eta itzalekin jolasteak.

Seriean lan egitera naturaltasunez joz, eta lan egiteko modu horren bilakaeran, hainbat artistaren lanaren bidez, argazkigintza istorioak kontatzeko, kontzeptutik lan egiteko eta proiektu pertsonalagoetan lan egiten hasteko tresna gisa aurkitzen dut.

Banakako erakusketa batzuk egin ditut, bai arkitekturako argazkigintzakoak, bai proiektu pertsonalekoak.

www.jaionegarcia.com

JUAN MARI TOLÍN LÓPEZ

Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 1970eko otsailaren 8an.

Kirol-argazkigintzako argazkilari profesional espezialista.

25 urte baino gehiago daramatza nazioarteko txirrindularitza lasterketa handiei argazkiak ateratzen, motorretik.

Freelance argazkilari gisa lan egiten du nazioarteko hedabideentzat, hala nola “la Gazzetta dello Sport” egunkari italiarrarentzat, “Sprint Cycling Magazine” aldizkari italiarrarentzat eta txirrindularitza profesionaleko hainbat talderen webguneentzat.
Bere argazkiak “el Diario Vasco”, “Noticias de Gipuzkoa”, “Sud Ouest”, “El Mundo Deportivo”, “Dortsal 1”, “Meta2Mil” eta “Pedalier-Pro” eta “ciclismo a fondo” aldizkarietan argitaratu dituzte. Bere irudiak liburu, aldizkari, egunkari, katalogo, egutegi, kartel, webgune eta abarretan argitaratu dira.

Sari ugari jaso ditu hainbat argazki lehiaketatan, eta erakusketa asko egin ditu, banakakoak zein taldekakoak.

1998an AFIAP (Argazki Artearen Nazioarteko Federazioko Artista) titulua lortu zuen.
Txirrindularitzari buruzko “EMOCIÓN. Fotos, vivencias y anécdotas de 20 ciclistas” liburuaren egilea da. 

www.tolin.es

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude