Datorren asteartean, hilak 21, Javier Alonso Torrek bere liburua “Fotografiando el Cantábrico. Guía completa de la fotografía de costa” aurkeztuko du Argizpi Argazkilari Elkartean. Hitzaldia arratsaldeko 19:00tan izango da eta irekia da interesaturik dagoen edonorentzat, beraz, zuen zain gaude.


Javier Alonso Torre AEFONAko (Asociación Española de Fotógrafos de Naturaleza, http://www.aefona.org) eta Portfolio Naturaleko (fotografía de Naturaleza de autor, http://portfolionatural.com) kidea da.

Batez ere natura eta paisaia argazkigintza lantzen du eta hedatzailea da, AEFONAko IRIS eta La Naturaleza Habla LNH aldizkarien bidez. Hainbat sari eta aipamen jaso ditu bertako zein kanpoko argazki lehiaketetan.Autor

Bere lanak estatu mailako hainbat aldizkarita agertu dira, hala nola, National Geografic Viajes, Visión Salvaje, Iris, Hola Viajes eta, natura argazkigintzari buruzko liburuetan ere parte hartu du. Egile moduan bi liburu hauek ikusi dute argia:

  • La naturaleza habla (2015)
  • Fotografiando el Cantábrico (2019)

Bere webgunea:

https://javieralonsotorre.com

https://www.facebook.com/javier.alonsotorre

Fotografiando el Cantábrico. Guía completa de la fotografía de costa

Fotografiando el Cantábrico-n, Javier Alonso Torrek argazkilari eta argazkigintzako-irakasle moduan urte hauetan ikasi duen guztia azaltzen du. Hasi Kantauri itsasoaren kostako ingurunearekin, zein gomendio emango lizkiokeen bertan argazkiak egin nahi dituenari eta zein argazki-erreminta beharko dituen horretarako. Hoien artean, erreminta teknologikoak, joan aurretik plangintza egiteko eta lekuetara iristeko sarbideak, zein noiz diren momentu hoberenak horretarako.

Argazki tekniketan ere sakontzen du, zein errutinek lan garbi eta irisgarri bat lortuarazten duten erakutsiz. Hori dena, konputagailuan argazki osteko lanketari eskeini gabe, momentuko argia ezagutu eta esposizioa lantzeko zein teknika eta kontzeptu erabiltzen dituen azalduz. Argazki teknikan oinarrituta, ikusmen-komunikazioko oinarrizko kontzeptuen bidez azaltzen du nola eraiki argazki bidezko identitatea. Hau guztia egileak berak eginiko argazki lagungarri askoren adibidearekin.

Azkenik, irudien analisian sakontzen du, liburan zehar landutakoa eta bildutako jakintzaz baliatuz, nola aplikatu guk ateratako argazkietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.