Azaroaren 2an, Beasaingo XXXVIII. HISTORRA LEHIAKETA ETA DASTAKETArekin bat eginez, ARGIZPI elkarteak urteroko argazki rallya antolatu zuen, non Euskal Herriko 16 herri ezberdinetako 58 argazkizalek parte hartu zuten.

Antolakuntzak aukeratutako gaiak hauek izan dira:

    • Odolkiaren eguna.
    • Eskaneatzea.
    • In flagrante.
    • Gauza bat bestearen barruan.
    • Balantzea.

Epaimahaiak sari hauek eman ditu:

    • Lehen saria, 200€ eta garaikurra Josu Altzelairentzat
    • Bigarren saria, 150€ eta diploma, Gorka Gomezentzat.
    • Hirugarren saria, 100€ eta diploma, Eneko Bilbaorentzat.
    • Bertako saria, 100€ eta diploma, Manu Barreirorentzat.

Morcilla Kofradiaren sari berezia, eguneko gaia hobekien jasotzen duen argazkiagatik, Manu Barreirorentzat.

Azaroaren 22an, Beasaingo udaletxeko batzar aretoan Argizpi Rallya 2024-Memorial Lourdes Losadaren sari banaketa egin zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.