EGUNA: 2021 eko Azaroaren 6an. Larunbata.
NON ETA IBILBIDEA: Beasaingo Udalerrian.
PARTE HARTZAILEAK: Kamera digitala duen edonork parte har dezake.
IZEN-EMATEA: Egun berean egingo da goizeko 9:00etatik 10:00etara ARGIZPI elkartearen egoitzan
(Urbieta eraikuntza Gipuzkoa plaza zg.)
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 10 € parte hartzaile bakoitzak
GAIAK: Bost gai, izena emateko unean ezagutzera emango dira.
MEMORIA-TXARTEL DESKARGA:
Txartelak, izen-ematea egingo den leku berean deskargatuko dira 13:00etatik 14:00etara JPG-n. Txartelek,
gehienez, 36 argazki izango dituzte (kontrol-argazkia barne) argazkiak ezabatu ahal izango dira. Txartel
bakoitzeko lehenengo argazkia kontrol-argazkia izango denez, rallyaren hasieran txartela hutsik egon
beharko du.
Ezingo dira erabili ordenagailua edota kameraren sortzeko ahalmenak.
Parte-hartzaileek, 2021 eko azaroaren 10a baino lehen, rallyargizpi.beasain@gmail.com helbidera mezu
bat bidali behar dute parte-hartzaile zenbakia eta gai bakoitzeko aukeratutako argazkiaren zenbakia
adieraziz.
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia apelaezina izango da.

SARIAK:
● Lehenengo saria 200 € eta garaikurra
● Bigarren saria 150 €
● Hirugarren saria 100 €
● Lehenengo herritarra 100 €
● Odolki Kofradiaren Sari Berezia. Sari hau gaiari buruzko argazki onenari emango zaio. Garaileak
odolki sorta eder bat jasoko du eta argazkia hurrengo Azoka Bereziaren kartela izango da.

SARI BANAKETA: Bilduma garaileen proiekzioa eta sari banaketa Beasaingo Udaletxearen Areto Nagusian
egingo da azaroaren 26an, arratsaldeko 19:00 etan.

OHARRAK:
● Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio
eskubidea gordeko dute, beti ere, egilearen izena aipatuz.
● Edozein zalantza edo arazo sortuz gero, antolatzaileak arduratuko dira berau bideratzeaz.
● Rallyan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak guztiz onartzea dakar.
● Batzorde antolatzaileak ez du bere gain hartuko ekintza garatzen den bitartean pertsonengan,
argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan sor daitezkeen kalte edota hondatzearen aurrean
inolako erantzunkizunik.
● COVID 19- dela eta, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak errespetatuko dira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.