Asteburu honetatik aurrera Beasaingo Igartza Jauregiko erakusketa aretoan Argizpi argazki elkarteak bere erakusketa kolektiborako aukeratutako argazkiak daude ikusgai.
Aurtengo erakusketak Argizpi Argazkizale Elkarteko hamalau kideren 28 irudi erakutsiko ditu: Mila Mendia, Marian Segovia, Lourdes Losada, Manu Barreiro, José Agustín Gurrutxaga, Javier Quirós, Jesús Mari Rodríguez, Tomas Sarasola, Javier Ortiz, Imanol Zubiaurre, Felipe Dávila, Enrique Ripa, Oskar Gascón eta Luis Martínez Aniesa. Egile bakoitzak gai libreko bi argazki aurkezten ditu.
Erakusketa abenduaren 2an, ostirala, ireki zen eta abenduaren 14ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 18: 00etatik 20: 00etara. Larunbat eta igandeetan eta jaiegunetan ere goizez bisitatu ahal izango da, 11: 00etatik 14: 00etara.