Azaroaren 5ean, Beasaingo XXXVII. ODOLKI LEHIAKETA eta DASTAKETArekin batera, ARGIZPI elkarteak bere urteroko argazki rallya antolatu zuen. Bertan, 31 argazkilari zalek hartu zuten parte, hainbat herritatik etorriak: Beasain, Ordizia, Donostia, Soraluze, Urretxu, Idiazabal, Zumarraga, Lazkao, Durango, Zalla eta Altsasutik.
Antolatzaileek gai hauek aukeratu zituzten:
-
- Beasaingo odolkia
- Zutik
- Emozioak
- Kristalezkoa
- Erretratua
-
- Lehen saria, 200 €eta garaikurra Zallako José Luis Rodríguezentzat.
- Bigarren saria, 150 €, Durangoko Javier Lópezentzat.
- Hirugarren saria, 100 €, Beasaingo Javier Quirosentzat.
- Herriko saria, 100 €, Beasaingo Manu Barreirorentzat.
- Odolkiaren Kofradiaren sari berezia, Ordiziako José Miguel Romerorentzat jardunaldiaren gaia hobekien jasotzen duen argazkiari.
