2021an ospatu zen “Argizaiola” argazki lehiaketaren 41. edizioa. Bertan, garailea Eva Franco argazkilaria izan zen Maskarada Sisters lanarekin. Edizio hartako akzesitak Oskar Manso eta Imanol Zubiaurre Argizpiko bazkideentzat izan ziren. 28 argazkilarik parte hartu zuten eta guztira aurkeztutako 174 argazki horietatik zati bat izango da ikusgai.
Erakusketa Beasaingo Igartza Jauregiaren aldamean dagoen burdinola zaharrean egongo da, irailaren 10tik 25ra::
-
- Astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00.
- Asteburu eta jaiegunetan, 11:00-14:00 / 18:00-20:00.
Erakusketaren irekitzeko eguneko argazkia.
Argizaiola Saria 2021 – Eva Franco (Maskarada sisters)
Argizaiola akzesita 2021 – Oskar Manso ( La cura del bienestar)
Argizaiola Akzesita 2021 – Imanol Zubiaurre (Laino orrazia)
Argizaiola Saria
Argizaiolaren ideiaren hazia Altsasuko “Alaska” hotela zen hartan sortu zen 1973an. Euskal Herriko hainbat elkarteetako arduradunen arteko elkarrizketetatik Federazio bat osatzeko asmoa osatu zen. Hartatik, Argizaiola Garaikurarenen lehen deialdia egin zuten.
Urte luzez, “Argizaiola”euskal argazki lehiaketen ikurrik garrantzitsuena izan bazen ere, denbora batean jaitsiera nabaria sufritu zuen, 1995.urtetik aurrera ordea, aurreko indarra berreskuratzen hasi zen; gero eta lehiaketa gehiagok parte hartzen hasi zirenean.
Euskal Herriko Elkarteen Federakuntzak urtero antolatzen duen lehiaketa hau “Lehiaketen Lehiaketa” izenez ezaguna da. Bere garrantzia hurrengo honetan datza: Federazioak urtean zehar babestutako lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein Iparraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dutela.