Kamara digital bat daukazu eta ez dakizu nola erabili?

Argazkigintzaren mundu zoragarrian zure lehen urratsak hartu nahi dituzu eta ez dakizu nola hasi?

Hau da zure aukera… Urriaren 5tik 28ra arte Beasaingo  Argizpi elkarteak ematen duen argazkilaritza hastapeneko ikastaroa egingo da.

Ikastaroaren prezioa 50€-koa da eta Urbieta eraikineko balioanitzeko aretoan izango da astearte eta ostegunetan, 18:30tik 20:30ra. Ikasitako praktikan jartzeko argaki irteera bat izango da ikaskide eta Argizpiko partaideekin.

Izen ematea Beasaingo Udaleko Kultura Sailean egin daiteke. Ordainketa egiteko kontu zenbakia honako hau da:

ES18 0075 4624 5306 0024 4503

 

Ikastaroa Jesus Mª Rodriguezek, Argizpiko elkartekideak emango du.

Ikastaroaren prezioaren barruan sartzen da urte bukaera arte Argizpi-ko kide izatea.

Argazki asko atera eta argazkigintzaz gozatzen jarraitu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.