EGUNA: 2022 eko Azaroaren 5ean. Larunbata.
NON ETA IBILBIDEA: Beasaingo Udalerrian.
PARTE HARTZAILEAK: Kamera digitala duen edonork parte har dezake.
IZEN-EMATEA: Egun berean egingo da goizeko 9:00etatik 10:00etara ARGIZPI elkartearen egoitzan (Urbieta eraikuntza Gipuzkoa plaza zg.)
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 10 € parte hartzaile bakoitzak
GAIAK: Bost gai, izena emateko unean ezagutzera emango dira.
MEMORIA-TXARTEL DESKARGA:
Txartelak, izen-ematea egingo den leku berean deskargatuko dira 13:00etatik 14:00etara JPG-n. Txartelek, gehienez, 36 argazki izango dituzte (kontrol-argazkia barne) argazkiak ezabatu ahal izango dira. Txartel bakoitzeko lehenengo argazkia kontrol-argazkia izango denez, rallyaren hasieran txartela hutsik egon beharko du.
Ezingo dira erabili ordenagailua edota kameraren sortzeko ahalmenak.
Parte-hartzaileek, 2022 ko azaroaren 9a baino lehen, rallyargizpi.beasain@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute parte-hartzaile zenbakia eta gai bakoitzeko aukeratutako argazkiaren zenbakia adieraziz.
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia apelaezina izango da

SARIAK:

    • Lehenengo saria 200 € eta garaikurra
    • Bigarren saria 150 € eta diploma
    • Hirugarren saria 100 € eta diploma
    • Lehenengo herritarra 100 € eta diploma
    • Odolki Kofradiaren Sari Berezia. Sari hau gaiari buruzko argazki onenari emango zaio. Odolkia Kofradia izango da 1. gaian aurkeztutako argazki guztien artean egokiena/onena aukeratu duena. Garaileak odolki sorta eder bat jasoko du eta argazkia hurrengo Azoka Bereziaren kartela izango da.

SARI BANAKETA: Bilduma garaileen proiekzioa eta sari banaketa Beasaingo Udaletxearen Areto Nagusian egingo da abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00 etan.

OHARRAK:

    • Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere, egilearen izena aipatuz.
    • Edozein zalantza edo arazo sortuz gero, antolatzaileak arduratuko dira berau bideratzeaz.
    • Rallyan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak guztiz onartzea dakar.
    • Batzorde antolatzaileak ez du bere gain hartuko ekintza garatzen den bitartean pertsonengan, argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan sor daitezkeen kalte edota hondatzearen aurrean inolako erantzunkizunik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.