Argizpiko kideok argazki ibilaldia antolatu dugu.

Zertan datza argazki ibilaldi bat?

Gure hiria beste ikuspuntu batetik begiratzeko era da, gure kamera erabiltzen ikasiz, baita smartphone-a ere. Xehetasunetan arreta jartzen datza, ikuspuntu berriak bilatu… gure eguneroko lekuak era desberdinez begiratzea.

Kideon laguntzarekin, ibilaldi honetaz disfrutatzeko aukera izango duzu, gainera, argazkilaritzan interesa duen jendea ere ezagutuko duzu.

Animatu, goizeko 10tan hasiko dugu ibilaldia Beasaingo Usurbe Antzokitik eta gainera, doako ekintza da.

Gogoratu horrelako ekintza gehiagoetaz disfrutatzeko aukera duzula Argizpiko kide eginez, jarri gurekin harremanetan hurrengo helbidean: argizpi.ae@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.