Aurten, kalitate handiko hiru argazkilari eduki ditugu gure epaimahaian, bide luze eta arrakastatsu bat dutenak.

BOSCO MERCADAL

Ciudatella de Menorca-ko argazkilaria, bodegoi artistikoetan espezializatua, La Rioja-ko Argazki Elkarteko kidea da. Hainbat sari jaso ditu bai nazionalak, bai internazionalak. Erakusketa indibidualak egin ditu Menorcan, Logroñon, Donostian, Bilbon, Zaragozan, Valentzian eta Igualadan, beste batzuen artean.

Bere espezialitateko ikastaroak ematen ditu ere.

Hurrengo tituluak ditu: “Maestro por la Confederación Española de Fotografía” eta “Excelencia por la Federación Internacional de Arte Fotográfico”.

www.facebook.com/BoscoMercadal/

ANDRES INDURAIN

Iruneko argazkilaria. Orain dela 40 urte hasi zen mundu honetan Iruneko Argazkilari Elkartean (AFI).

Hainbat sari ditu, eta haien artean garrantzi handiarekin gogoratzen ditu Euskal Lehiaketako Sariak. Aipatzeko sariak: Euskal Federazioak banatzen duen Argizaiola Trofeoa, SFG-ko Marqués de Rocarverde, El Ciudad de Irún, Eibarko Indalecio Ojanguren . Ilusio handiarekin hartu zuen Alemaniako Saloian banatutako PIN urdiña egilee hoberenaari, 2014 urtean.

Hurrengo tituluak ditu: “Excelencia por la Confederación Española de Fotografía” eta “Excelencia por la Federación Internacional de Arte Fotográfico”.

 

BENITO CANTERO

Bergarako argazkilari autodidakta. Artea orokorrean gustukoa du.

Hainbat lehiaketetan hartzen du parte aspalditik, eta hainbat onarpen ditu bere obrarako lokalki, nazionalki eta internazionalki. Bere espezialitatea kirol eta mendi argazkilaritza, eta natura-argazkilaritza da. Gehien eskertzen dituen sariak: Bartzelonan 1994an lortutako domina Dorada Internacional-ean, Gaudí domina 1996an eta Lloret de Mar-eko Premio Montbarbat 2006an.

Ehun aldiz baino gehiago izan da epai, bai lehiaketa txikitan, bai lehiaketa handietan, Trofeo Gipuzkoa, el Internacional de Bizkaia edo Montphoto de Lloret de Mar besteak beste.

Hurrengo tituluak ditu: “Artista por la Confederación Española de Fotografía” eta “Excelencia por la Federación Internacional de Arte Fotográfico”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.