2022 Argizpi erakusketa

Asteburu honetatik aurrera Beasaingo Igartza Jauregiko erakusketa aretoan Argizpi argazki elkarteak bere erakusketa kolektiborako aukeratutako argazkiak daude ikusgai. Aurtengo erakusketak Argizpi Argazkizale Elkarteko hamalau kideren 28 irudi erakutsiko ditu: Mila Mendia, Marian Segovia, Lourdes Losada, Manu Barreiro, José Agustín Gurrutxaga, Javier Quirós, Jesús Mari Rodríguez, Tomas Sarasola, Javier Ortiz, Imanol Zubiaurre, Felipe Dávila, Enrique Ripa,…

BEASAINGO 2022 ARGAZKI RALLYA (Emaitzak)

Azaroaren 5ean, Beasaingo XXXVII. ODOLKI LEHIAKETA eta DASTAKETArekin batera, ARGIZPI elkarteak bere urteroko argazki rallya antolatu zuen. Bertan, 31 argazkilari zalek hartu zuten parte, hainbat herritatik etorriak: Beasain, Ordizia, Donostia, Soraluze, Urretxu, Idiazabal, Zumarraga, Lazkao, Durango, Zalla eta Altsasutik. Antolatzaileek gai hauek aukeratu zituzten: Beasaingo odolkia Zutik Emozioak Kristalezkoa Erretratua Epaimahaiak sari hauek eman zituen:…

2022ko ARGIZPI ARGAZKI RALLYA

EGUNA: 2022 eko Azaroaren 5ean. Larunbata. NON ETA IBILBIDEA: Beasaingo Udalerrian. PARTE HARTZAILEAK: Kamera digitala duen edonork parte har dezake. IZEN-EMATEA: Egun berean egingo da goizeko 9:00etatik 10:00etara ARGIZPI elkartearen egoitzan (Urbieta eraikuntza Gipuzkoa plaza zg.) IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 10 € parte hartzaile bakoitzak GAIAK: Bost gai, izena emateko unean ezagutzera emango dira. MEMORIA-TXARTEL DESKARGA: Txartelak,…

2022. urteko hasi-berrientzako argazkilaritza ikastaroa

Kamara digital bat daukazu eta ez dakizu nola erabili? Argazkigintzaren mundu zoragarrian zure lehen urratsak hartu nahi dituzu eta ez dakizu nola hasi? Hau da zure aukera… Urriaren 5tik 28ra arte Beasaingo  Argizpi elkarteak ematen duen argazkilaritza hastapeneko ikastaroa egingo da. Ikastaroaren prezioa 50€-koa da eta Urbieta eraikineko balioanitzeko aretoan izango da astearte eta ostegunetan,…

42. ARGIZAIOLA ERAKUSKETA

2021an ospatu zen “Argizaiola” argazki lehiaketaren 41. edizioa. Bertan, garailea Eva Franco argazkilaria izan zen Maskarada Sisters lanarekin.  Edizio hartako akzesitak Oskar Manso eta Imanol Zubiaurre Argizpiko bazkideentzat izan ziren. 28 argazkilarik parte hartu zuten eta guztira aurkeztutako 174 argazki horietatik zati bat izango da ikusgai. Erakusketa Beasaingo Igartza Jauregiaren aldamean dagoen burdinola zaharrean egongo…

BEASAINGO HIRIA 2022 EMAITZAK

Gure lehiaketaren edizio honetan, 2022an, Estatuko eta 7 herrialdetako 135 egilek aurkeztutako 531 argazki jaso dira guztira. Epai publikoa Argizpik Beasainen duen egoitzan egin zen 2022ko maiatzaren 7an, eta honako argazki hauek sarituak izan ziren: Hau da lehiaketaren epaitzaren akta: Emaitza osoak https://argizpi.fotogenius.es/ orrian ikus daitezke. Lehiaketaren erakusketaren inaugurazioa eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 5ean…

Beasaingo Hiria 2022 epaimahaikideak

Beasaingo Hiria 2022 argazki lehiaketaren 58. edizioak, gure elkarteak Beasaingo Udalarekin elkarlanean antolatutakoak, datorren maiatzaren 7an ospatuko den lehiaketa honetan epaimahaikide izango dira ondorengo argazkilari hauek: Iñigo Alzugaray Salcedo Irunen jaioa, Nafar sustraiekin, eta goiz piztu zitzaion argazkigintzarako zaletasuna, kulturaz betetako familia-giroan. 15 urterekin bere pasio handiak, argazkilaritza eta inguratzen gaituen ingurunea batzen hasi zen,…

LVIII “BEASAINGO HIRIA” ARGAZKI LEHIAKETA 2022

Urtero bezala,  Argizpi Argazkizale Elkarteak “Beasaingo Hiria” argazki Lehiaketa Nazionala antolatzen du, Argizaiola Trofeorako sailkagarria eta Espainiako Argazkilari Konfederazioaren (CEF) babesarekin. Beasaingo Hiria 2022 LVIII. Argazki Lehiaketaren eta Argizaiola Sariaren oinarriak deskargatu ditzakezue esteka hauetan: Oinarriak (2. orrialdean) Argizaiola Parte har dezakezue (baita lehiaketaren oinarriak deskargatu ere) esteka honetan: http://argizpi.fotogenius.es

Euskal Herriko 2. Argazkilaritza Ligako emaitza

Egun on argazkilaritza zaleak! 2021a amaitzen ari da eta Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioak antolatutako Euskadiko Lehen Argazkilaritza Ligaren emaitzak ditugu. Urte hasieratik lehen postuetan ibili ostean eta azken txanpan lehen eta bigarren postuen arteko nor gehiagoka ederra izan dugula, Argizpi argazkilaritza elkarteak lehen postua eskuratu du puntu bateko tarteagatik, Ligako euskal elkarterik onena izendatuz berriro…